[Batzar Orokorrak,]
Kontuan hartuz Nazio Batuen Gutunaren asmo eta printzipioak, nazioarteko lankidetza gauzatzeari buruzkoak, diskriminaziorik egin gabe, arraza-, sexu-, hizkuntza- edo erlijio-arrazoiengatik, nazioarteko arazoak konpontze aldera, arazo horiek ekonomia, gizarte, kultura edo giza izaerakoak direnean, eta guztion giza eskubideen zein oinarrizko askatasunen errespetua garatu nahiz suspertze aldera.
[…]
Jakitun izanik, Gutunaren arabera, guztiontzako giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetu unibertsala eta eragina sustatzeko betebeharraz, betiere, inolako diskriminaziorik egin gabe, arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, iritzi politikoa edo bestelako iritzia, nazio- edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste edozein ezaugarri dela bide,
[…]
6. artikulua
1. Estatu guztiek elkarrekin lan egin behar dute giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetu unibertsala eta eragina sustatzeko, bultzatzeko eta indartzeko, inolako diskriminaziorik egin gabe, arraza-, sexu-, hizkuntza- edo erlijio-arrazoiengatik.