6. artikulua
[264]3. Diputatuek eskubidea izango dute, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozein erabiltzeko jarduera parlamentarioaren eremu guztietan; jarduera horren barruan hitzaldiak eta idazkien aurkezpenak daude.
60. artikulua
[265]1. Kongresuak bere eginkizunak betetzeko behar dituen giza baliabideak eta bitarteko materialak izango ditu, batez ere zerbitzu teknikoak, dokumentazio-zerbitzuak eta aholkularitza-zerbitzuak, bai eta Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntza guztietako itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak.
70. artikulua
[266]2. Diskurtsoak norberak emango ditu ahoz. Hizlariak tribunatik edo jarlekutik egin ahal izango du hitz. Hizlariak Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetatik edozeinetan eman ahal izango du diskurtsoa.
92. artikulua
[267]1. Dokumentuak Kongresuko Idazkaritza Nagusiaren Erregistroan aurkeztu ahal izango dira Ganberako Mahaiak ezartzen dituen egun eta orduetan. Idazkiak erregistro horretan aurkezteko, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetatik edozein erabili ahal izango da. Gaztelania erabiltzen ez bada, hizkuntza horretako itzulpena ere aurkeztu ahal izango da.
96. artikulua[268]
1. Osoko Bilkuraren, Diputazio Iraunkorraren eta batzordeen bilkuretan hartu diren eta sekretuak ez diren hitzaldi eta erabaki guztiak Bilkura-egunkarian osorik jasoko dira, gertatu diren gorabeheren berri emanez, bai hitz egiteko erabili den hizkuntzan, bai gaztelaniaz.
2. Isilpeko bilkuren akta takigrafikoa egingo da, bai hitzaldiok egiteko erabili den hizkuntzan, bai gaztelaniaz; akta horren ale bakarra presidentzian gordeko da. Diputatuek kontsultatu ahal izango dute ale hori, Mahaiak aldez aurretik hala erabakitzen badu. Hartutako erabakiak Bilkura-egunkarian argitaratuko dira, salbu eta Ganberako Mahaiak erabaki horiek isilpekoak direla erabakitzen duenean; betiere, horrek ez du eragozten erregelamendu honen 52. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan xedatutakoa.
97. artikulua
[269]1. Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean, Diputatuen Kongresuko atalean, argitaratuko dira erregelamendu honetako manuren batek argitaratzeko behartzen dituen testuak eta dokumentuak, baldin eta haien argitalpena beharrezkoa bada haiek behar bezala ezagutuak izan daitezen eta haien izapidetze parlamentario egokia egin dadin, edo presidentziak agintzen badu haiek argitaratzeko. 92. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera aurkeztutako ekimenak Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Diputatuen Kongresuko atalean, bai gaztelaniaz, bai ekimenotan erabilitako hizkuntza ofizialean.