3. artikulua.— Biktimak
1. Lege honen ondorioetarako, biktimatzat hartzen dira banaka edo taldeka kalte fisikoa, morala edo psikologikoa, ondare-kalteak edo oinarrizko eskubideen funtsezko galera nozitu dituzten pertsona guztiak, haien nazionalitatea kontuan hartu barik, baldin eta kalte horiek guztiak badira giza eskubideei buruzko nazioarteko arauak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzea dakarten egiteen edo ez-egiteen ondoriozkoak, eta 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpetik, horren ondoriozko gerratik eta diktaduratik Espainiako 1978ko Konstituzioa indarrean jarri arteko aldian gertatu badira, eta bereziki hauek:
j) Beren hizkuntza erabiltzeagatik edo hedatzeagatik errepresaliatutako edo jazarritako pertsonak.
6. Biktimatzat hartzen dira euskal, kataluniar eta galiziar erkidegoak, haien hizkuntzen lurralde-eremuetan, haietako hiztunak jazarriak izan baitziren euren hizkuntzak erabiltzeagatik.
4. artikulua.— Aitortze orokorra
2. Aurreko apartatuan aipatzen diren arrazoiek hauek ere hartzen dituzte: alderdi politiko, sindikatu, antolakunde erlijioso zein militar, gutxiengo etniko, mugimendu feminista, sozietate sekretu, logia masoniko, sozietate teosofiko eta antzekoetako eta gerrillari eusteko taldeetako kide izatea, haiekin lankidetzan aritzea edo haiekin harremanetan egotea, bai eta kultura-, hizkuntza-, genero-, sexu-orientazio edo -identitateko aukerekin lotutako jokabideak izatea ere.
4. Aitortzen da ezen erregimen diktatorial frankistak gerra-garaian eta diktaduraren ondorengo hamarkadetan jazarpen- eta errepresio-politika egin zuela kataluniar, galiziar, euskal, aragoiar, okzitaniar eta asturiar hizkuntza eta kulturen aurka.
48. artikulua.— Dibulgazioko, errekonozimenduko eta erreparazio sinbolikoko ekintzak
4. Memoria demokratikoaren arloan eskumena duten administrazioek beharrezko mekanismo, prozedura eta baliabide guztiak antolatuko dituzte frankismoaren errepresio eta jazarpen kultural eta linguistikoaren ebaluazio zehatz eta sakona egiteko, bai eta horrek Estatuko errealitate soziolinguistikoan dituen eraginena ere; ebaluazio horren edukiak eta ondorioak ekintza espezifikoen bidez zabalduko dira.