8. artikulua.— Arau-hauste oso astunak
[304]12. Enpresak bere kasa hartutako erabakiak, baldin eta erabakiok zuzeneko edota zeharkako diskriminazio kaltegarriak badakartzate adinagatik edo desgaitasunagatik, edo diskriminazio faboragarriak zein kaltegarriak badakartzate ordainsarien, lanaldien, prestakuntzaren, igoeraren eta laneko gainerako baldintzen arloan, betiere diskriminazio horien arrazoiak hauek direla: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, egoera soziala, erlijioa, sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatuetara eta sindikatuetako akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, enpresako beste langile batzuekiko ahaidetasun-loturak edo hizkuntza Espainiako estatuaren barruan; gainera, enpresaburuaren erabakiak ere, baldin eta erabakiok tratu kaltegarria badakarte erreakzio gisa, enpresan egindako erreklamazio baten aurrean edo tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa betetzea exijitzeko egindako ekintza administratibo edo judizial baten aurrean.
10 bis artikulua.— Arau-hauste astunak eta oso astunak
[305]d) Langileak Europako sozietate anonimo eta kooperatibetan inplikatzeari buruzko Legea aplikatuz hartutako erabakiak, baldin eta erabakiok zuzeneko edo zeharkako diskriminazio kaltegarrien motetatik edozein badakarte, adinagatik edo desgaitasunagatik, edo diskriminazio faboragarriak zein kaltegarriak badakartzate arrazoi hauek direla eta: sexua, nazionalitatea, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu batera eta haren akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, edo, oro har, jarduera sindikaletan aritzea, edo hizkuntza
16. artikulua.— Arau-hauste oso astunak
1. Arau-hauste oso astunak dira:
[306]c) Edozein bitartekaritza- edo enplegatze-prozesutan datu pertsonalak eskatzea edo baldintzak ezartzea, publizitatearen, hedapenaren edo beste edozein bitartekoren bidez, zeinak enplegua iristeko diskriminazio baitira Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa edo hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.
[307]c) Hautaketa-prozesuetan datu pertsonalak eskatzea edo baldintza batzuk ezartzea, publizitatearen, hedapenaren edo beste edozein bideren bitartez, baldin eta baldintzok diskriminazio badira enplegua iristeko, arrazoi hauek direla eta: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, adina, egoera zibila, desgaitasuna, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu-afiliazioa, egoera soziala, eta hizkuntza estatu barruan.