4. artikulua.— Lan-eskubideak
2. Lan-harremanetan, hauek dira langileen eskubideak:
[414]c) Eskubidea, zuzenean edo zeharka diskriminaziorik ez jasateko enplegurako ez eta enplegatu ondoren ere, betiere diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: sexua, egoera zibila, adina —lege honek ezarritako mugen barruan—, arraza- edo etnia-jatorria, egoera soziala, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu batera atxikita egotea edo ez egotea, bai eta hizkuntza ere Espainiako estatuaren barruan.
[…]
17. artikulua.— Diskriminaziorik ez, lan-harremanetan
[415]1. Deusezak eta eraginik gabeak izango dira bai erregelamendu bidezko manuak, bai hitzarmen kolektiboetako klausulak, bai banakako itunak, bai enpresaburuak bere kasa hartutako erabakiak, baldin eta horiek zuzeneko edota zeharkako diskriminazio kaltegarriak badakartzate adinagatik edo desgaitasunagatik enpleguan bezala ordainsarien, lanaldiaren eta laneko gainerako baldintzen arloan, edo zuzeneko edo zeharkako diskriminazio-egoerak badakartzate, betiere diskriminazio horien arrazoiak hauek direla: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, egoera soziala, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatuetara eta sindikatuetako akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, enpresako beste pertsona batzuekiko edo enpresarekin lotutako pertsonekiko ahaidetasun-loturak, eta hizkuntza Espainiako estatuaren barruan.
[…]