6. artikulua
1. Euskara, Euskal Herriaren hizkuntza propioa, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea.
2. Autonomia Erkidegoko instituzio komunek, Euskal Herriaren aniztasun soziolinguistikoa kontuan hartuz, hizkuntza bion erabilera bermatuko dute eta bion ofizialtasuna arautuko, eta haien ezagutza ziurtatzeko behar diren neurri eta baliabideak bideratu eta arautuko dituzte.
3. Inor ezin izango da hizkuntza dela-eta diskriminatu.
4. Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia da instituzio aholku-emaile ofizial.
5. Euskara beste euskal lurralde eta erkidego batzuetako ondare den aldetik eta instituzio akademiko eta kulturazkoek beroriekin izan ditzaketen harreman eta loturez gain, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak eskatu ahal izango dio Espainiako Gobernuari lurralde eta gizatalde horiek kokaturik dauden edota bizi diren estatuekin kulturazko harremanak bideratzeko tratatu edo hitzarmenak sinatu eta, hala badagokio, Gorte Nagusien aurrean, baimentzeko, aurkeztu ditzala, euskara zaindu eta bultzatze aldera.
35. artikulua
1. Magistratu, epaile eta idazkariak Aginte Judizialaren eta Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lege organikoetan aurreikusitako moduan izendatuko dira, Euskal Foru Zuzenbidea eta euskara jakitea lehentasunezko meritu izango direla eta sorlekua edo herritasuna dela-eta salbuespenik egin gabe.
3. Autonomia Erkidegoari egokituko zaio, bere lurralde barruan, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileria eta bere jardunerako baliabide material eta ekonomikoz hornitzea, Aginte Judizialaren Lege Organikoan ahalmen hori Gobernuarentzat gorde dadin neurri berean eta langileria hornitzeko sistemetan Euskal Foru Zuzenbidea eta euskara jakitea lehentasunez balioetsiz.