Laugarren xedapen gehigarria[644]
Nafarroako Gobernuak sustatuko du hitzarmenak sinatzea toki-erakundeekin, helburua izanik lankidetza arautzea udal-eremuan euskara erabiltzeko eta sustatzeko programak garatzen dituzten toki-erakundeekin. Hitzarmenetan ezarriko dira laguntza teknikoen baldintzak, plangintzarenak, koordinazioarenak eta, kasu bada, finantzaketaren araubidea. Foru-dekretu batek arautuko ditu lankidetzaren baldintzak, lankidetzan sartzen diren jarduerak eta Nafarroako Gobernuak emanen dituen laguntzak. Laguntza ekonomikoak urteko deialdi baten bidez emanen dira.
[…]