[…]
Foru-legeak, azkenik, zortzi xedapen gehigarri ditu. Lehenak erreferentzia egiten dio gardentasun-printzipioak Nafarroako Parlamentuari aplikatzeari, haren autonomia dela-eta. Gainerakoak gai hauei buruzkoak dira: Gardentasunerako Departamentuarteko Batzordea sortzea, publizitate aktiboaren betebeharrak betetzeko epea, interes-taldeen erregistro publikoa sortzea, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako sentsibilizazio- eta prestakuntza-neurriak, gardentasunaren ebaluazio orokorra, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen erregulazio bereziak eta genero-berdintasuna hizkeran. Legeak xedapen iragankor bat du, gardentasunaren betebeharrek lege honen aurreko harreman juridikoetan duten aplikazioari buruzkoa, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen, gai hauei buruzkoak: Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideen agintaldia, foru-lege hau garatzeko gaikuntza eta haren indarraldia.
[…]
34. artikulua.— Informazio publikoa eskatzea
5. Eskaerak Nafarroako Foru Komunitatean ofizialak diren hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten ahalko dira.
Xedapen gehigarriak
Zortzigarren xedapen gehigarria.— Genero-berdintasuna hizkeran
Pertsona, kargu edo lanpostuei buruz ari denean foru-lege honek, gaztelaniazko testuan, genero gramatikal maskulinoko izenak erabiltzen dituen kasuetan ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, aipatutako pertsonen edo kargu edo lanpostu horien titularren sexua edozein dela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan ondorio juridikoen ikuspegitik.
[…]