3. artikulua.— Jardute-printzipioak
1. Nafarroako polizietako langileek ondoko jardute-printzipio hauei jarraikiz beteko dituzte beren eginkizunak:
b) Erabateko neutraltasun politikoz eta inpartzialtasunez jokatuko dute eta, horrenbestez, inolako diskriminaziorik egin gabe arraza, erlijioa, iritzia, sexua, sexu-orientazioa, hizkuntza, auzotasuna, jaioterria edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela kausa.
17. artikulua.— Uniformea, bereizgarriak, egiaztagutunak, agurrak, ohoreak eta sariak
3. Poliziaren uniforme, ibilgailu eta instalazioetako errotulazioak une oro bete beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan euskara erabiltzeari buruzko legeriak ezartzen duena.
27. artikulua.— Uniformeak, bereizgarriak, armak eta egiaztagutunak
4. Poliziaren uniforme, ibilgailu eta instalazioetako errotulazioak une oro bete beharko du toki-erakundean euskara erabiltzeari buruzko araudian ezarritakoa.
34. artikulua.— Hautaprobak
1. Hautaprobak objektiboak izanen dira, izangaiek ebaluazio-parametroak aurretiaz ezagututa, eta izaera teoriko eta praktikoa izanen dute. Hautaprobetan sartuko dira, gutxienez ere, egoera fisikoari buruzko probak, eskatutako maila akademikoaren araberako ezagutza-probak, plantilla organikoan plazak duen hizkuntza-eskakizunari buruzko titulazioa aurkezten ez denerako dagokion euskara-mailari buruzko probak, eta proba psikoteknikoak.
35. artikulua.— Betekizunak
3. Nafarroako administrazio publikoek, beren plantilla organikoen bidez, behar diren neurriak hartuko dituzte, sustatzekoak euskaraz jakitea betekizuna edo merezimendua izan dadila lanpostu jakin batzuetan, euskararen erabilera arautzen duen legerian ezarritakoarekin bat.
44. artikulua.— Enpleguak eskuratzeko prozedura
1. Enpleguetan sartzeari buruz foru lege honetan aurreikusitako prozeduren lehiaketa fasean honakoak balioetsiko dira gutxienez ere: Administrazio publikoetan emaniko zerbitzuak, polizia‑eginkizunarekin zerikusia duten prestakuntza‑, irakaskuntza‑ eta ikerkuntza‑jarduerak, hizkuntzak jakitea, eta, balioespen objektiboko prozedura bat erregelamenduz ezarri bada, betetako lanpostuetako eginkizun‑betetzeari buruzko ebaluazioa.
2. Oposizio-lehiaketetako prozeduren oposizio-fasean honakoak sartuko dira, gutxienez ere: baztertzaileak diren proba praktiko eta ezagutzei buruzkoak egitea, eskatutako maila akademikoaren eta lortu nahi den enpleguaren araberakoak, eta plantilla organikoan plazak duen hizkuntza-eskakizuneko euskara-mailari buruzko probak, horren frogatze-titulaziorik aurkezten ez denean. Era berean, proba psikotekniko ez-baztertzaileak ere izanen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesio grafikoari zenbateraino egokitzen zaizkion neurtzekoak.
46. artikulua.— Prestakuntzaren izaera
3. Nafarroako administrazio publikoek behar diren neurriak hartuko dituzte honakoa sustatzeko: destinoa eremu euskaldunean edo eremu mistoan daukaten edo edukiko duten Nafarroako polizietako langileek euskarazko hizkuntza-prestakuntza izan dezaten, euskararen erabilera Administrazio Publikoan arautzen duen legerian ezarritakoarekin bat.
74. artikulua.— Falta oso astunak
Falta oso astunak dira:
12. Arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, sexua, hizkuntza, iritzia, jaioterria, auzotasuna edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta diskriminazioa egitea ekarri ahal duten jarduketa guztiak.