Lehen artikulua.— Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzea
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari aldaketa hauek egiten zaizkio:[666]
Bosgarren xedapen iragankorra
6. Foru-gaikuntza lortzeko eta aipatutako merezimendu lehiaketan betetzen ez diren kontu-hartzaile lanpostuetan sartzeko, foru-lege honek indarra hartu ondoren onesten diren lehenbiziko bi deialdietan, eta ezertan galarazi gabe euskararen balioespen gehigarrirako aplikatzekoa den araudian ezarritakoa, oposizio- eta lehiaketa-faseek ehuneko 70eko eta 30eko balioespen proportzionala izanen dute, hurrenez hurren, eta lehiaketa-faseko gehieneko puntuazioa eskuratzeko modua egon beharko da bai Nafarroako toki-erakundeetako kontu-hartzaile lanpostuetan zerbitzuan emandako 20 urterekin, bai merezimendu horiei beste batzuk gehituta.