[…]
I. tituluak, I. kapituluan, ekintzak jasotzen ditu politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzeko: genero-eraginaren ebaluazioari buruzko txostena, genero-ikuspegia duten aurrekontu publikoak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan estrategikoa, hizkera ez-sexista eta irudi publikoa eta genero-ikuspegia duten estatistikak eta ikerketak. […]
[…]
3. artikulua.— Definizioak
8. Hizkera sexista deritzo sexua dela-eta hizkuntza diskriminaziorako erabiltzeari.
4. artikulua.— Printzipio orokorrak
Lege honen xedea lortzeko, Andaluziako botere publikoen jarduketa-printzipio orokorrak izango dira, haien eskumenen esparruan:
10. Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera sexista ezabatzeko, eta emakumeen eta gizonen irudiaren erabilera, sexuen arteko berdintasunean oinarritua, bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan bermatu eta sustatzea.
9. artikulua.— Hizkera ez-sexista eta irudi publikoa
1. Andaluziako administrazio publikoek hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta berdintasunezko tratamendua bermatuko dituzte beren politikak garatzeko erabiltzen dituzten eduki eta irudietan, zuzenean edo pertsonen edo erakundeen bidez sortzen dituzten dokumentu, titulazio akademiko eta euskarri guztietan. Andaluziako Juntak parte hartzen duen argitalpen eta emanaldi guztiek emakumeen tratamendu inklusiboa eta ez-diskriminatzailea bermatuko dute.
2. Andaluziako administrazio publikoetako erakunde instrumentalek, bai eta Andaluziako zuzenbide publikoko korporazioek ere, hizkera ez-sexistara egokituko dute beren izendapen ofiziala, haiei dagozkien arau erregulatzaileen esparruan, eta berdintasunezko tratamendua bermatuko dute beren jardueren garapenean erabiltzen dituzten eduki eta irudietan eta zuzenean edo pertsonen edo erakundeen bidez sortzen dituzten dokumentu eta euskarri guztietan.
3. Andaluziako Juntako Administrazioak sustatuko du elkargo profesionalek eta zuzenbide publikoko korporazioek hizkera ez-sexista erabiltzea eta berdintasunezko tratamendua ematea erabiltzen dituzten eduki eta irudietan.
11 bis artikulua.— Andaluziako elkargo profesionalen eta zuzenbide publikoko korporazioen zuzendaritza-organoak edo kide anitzeko organoak eta izendapenak
4. Artikulu honetan aipatzen diren erakundeek hizkeraren erabilera ez-sexistara egokitu beharko dute beren izendapena.
16. artikulua.— Curriculum-materialak eta testuliburuak
3. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak hezkidetzan adituak diren pertsonen batzorde bat sortuko du; batzorde horretan Andaluziako Emakumearen Institutuak parte hartuko du, Andaluziako hezkuntza-sistemaren eremuan erabiltzen diren curriculum-materialen eta testuliburuen hizkuntzaren, irudien eta edukien jarraipena egiteko. Batzorde horrek urteko txostena egingo du, eta Emakumeen Partaidetzarako Andaluziako Kontseiluari igorriko dio, jakinaren gainean egon dadin.
28. artikulua.— Negoziazio kolektiboa
3. Andaluziako Juntako Administrazioak bermatuko du hitzarmen kolektiboek:
b) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea.
51. artikulua.— Informazioa eta ezagutza
4. Andaluziako Juntako Administrazioak, osorik edo zati batean hark finantzatutako informazio- eta komunikazio-teknologien eremuan garatutako proiektuetan, genero-ikuspegia txertatzen dela bermatuko du, eta, bereziki, haien balioak, hizkuntza, irudia eta edukiak sexistak ez direla.
58. artikulua.— Komunikabide sozialak
1. Komunikabide sozial publikoek genero-ikuspegia zeharka txertatuko dute, hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatuko dute, emakumeen eta gizonen irudia estereotipo sexistarik gabe transmititzea bultzatuko dute, eta programazioetako edukiek genero-berdintasunaren printzipioa betetzen dutela zainduko dute.
Era berean, komunikabide sozialek saihestu egingo dute genero-indarkeria justifikatzen, hutsaltzen edo bultzatzen duen eduki, emanaldi edo publizitate sexista oro zabaltzea. Horri dagokionez, hizkera egokia erabiliko dute genero-indarkeriaren biktimek jasandako indarkeria modu kritikoan ikusarazteko erasotzailearen jokabidearekiko, eta haien seme-alaba adingabeak indarkeria horren zuzeneko biktima gisa aurkeztuko dituzte, haien babesa eta informazioaren tratamendua babestuz.
77. artikulua.— Arau-hauste oso astunak
Honako hauek arau-hauste oso astunak dira:
c) Andaluziako komunikabide sozialetan hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi estereotipatuak transmititzea, emakumeak gizonen mende daudela edo bi sexuen arteko desberdintasunak daudela adierazteko.