4. artikulua.— Oinarrizko printzipioak
Lege hau interpretatzean eta aplikatzean, honako oinarrizko printzipio hauek hartuko dira kontuan:
i) Irisgarritasuna, diskriminazio teknologikorik eza, eta bitartekoen eta hizkeren egokitzapena; izan ere, parte hartzeko gaitutako bideek eta bitartekoek ez dute bazterketa-faktore izan behar biztanleriaren sektore jakin batzuentzat.
58. artikulua.— Irisgarritasunerako neurriak
Andaluziako Juntako Administrazioak irisgarritasun fisiko, sentsorial eta kognitiboko neurriak, eta bitartekoak eta hizkerak desgaitasunetara egokitzekoak txertatuko ditu partaidetza-prozesuetan, betiere irisgarritasunaren arloan dagoen araudia betez eta erraztasun- eta ulermen-printzipioari jarraituz.