Zazpigarren xedapen gehigarria.— Antolamendu-tresnak normalizatzea eta hedatzea
Lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen sailak, erregelamendu bidez garatzeari kalterik egin gabe, eta antolamendu-tresnen edukiaren hedapena, elkarreragingarritasuna, berrerabilpena, gardentasuna eta ulermena ziurtatzeko:
a) Antolamendu-tresnetan erabiltzen diren termino teknikoen glosarioari buruzko arau zuzentzaile batzuk formulatuko ditu, betiere lurralde- eta hirigintza-terminologia modu unibokoan ulertzen laguntzeko.