Lege hau flamenkoari buruz aitortutako eskumenetan oinarritzen da, bai eta Andaluziako Autonomia Estatutuaren 10.3.3 eta 33. artikuluetan aitortutako helburu eta eskubideetan ere. Lehenengoaren arabera, autonomia-erkidegoaren oinarrizko helburuetako bat hauxe da: Andaluziako identitatearen eta kulturaren kontzientzia sendotzea, ondare historikoa, antropologikoa eta linguistikoa ezagutuz, ikertuz eta zabalduz; [...]
4. artikulua.— Helburua
Lege honek helburu hauek ditu:
l) Bereziki, emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzea; horren barruan sartzen dira aukera-berdintasuna, genero-ikuspegia txertatzea, aniztasuna errespetatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.