[…]
Legea bi agindurekin amaitzen da: bata, Aragoiko hizkuntzen lege bat egiteko, eta, bestea, Aragoiko kulturaren eta ondarearen institutu bat sortzeko, zeinak bere barruan hartuko baitu Aragoiko Arte eta Kultura Garaikidearen Institutua.
2. artikulua.— Aragoiko kultura-ondare immateriala
1. Aragoiko kultura-ondarea Aragoiko historiarekin eta kulturarekin zerikusia duten ondasun material eta immaterial guztiek osatzen dute, baldin eta interes antropologikoa, antropikoa, historikoa, artistikoa, arkitektonikoa, mobiliarioa, arkeologikoa, paleontologikoa, etnologikoa, zientifikoa, linguistikoa, dokumentala, zinematografikoa, bibliografikoa edo teknikoa badute, bai azaleran daudenak, bai lurpean edo uren barruan daudenak.
4. artikulua.— Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak[747]
1.[748] Aragoiera eta katalana dira Aragoiko Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan eta Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabili, babestu eta sustatzeari buruzko maiatzaren 9ko 3/2013 Legean aipatzen diren berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak, eta haietan sartzen dira haien aldaera dialektalak.
2. Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen historiarekin eta kulturarekin zerikusia duten hizkuntza-garrantzi handiko ondasun material eta immaterial guztiek osatzen dute Aragoiko hizkuntza-ondarea.