1. artikulua.— Legearen helburuak
Lege honen xedea da Aragoiko Gobernuak, Aragoiko gizarteak eta haren instituzioek Aragoiko Autonomia Erkidegotik kanpo dauden aragoiar erkidegoekin dituzten harremanak sustatzea, suspertzea, laguntzea, koordinatzea eta areagotzea, betiere helburu hauek lortzeko:
e) Aragoiko errealitatearen ezagutza proiektatzea, aragoiar erkidegoak dauden tokian, betiere aragoiar kultura, zuzenbidea, hizkuntzak eta hizkerak, ohiturak eta tradizioak, turismoa eta ekonomia zabaltzeko, bultzatzeko eta garatzeko jarduerak sustatuz.
6. artikulua.— Aragoiar erkidegoetako kideen aldeko prestazioak
1. Aragoiar erkidegoetako kideak Aragoiko errealitatean partaide egiteko, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak, bere eskumenen esparruan, honako hauek egin beharko ditu:
c) Jarduera didaktikoen eta dibulgaziozkoen, ikastaroen eta ikus-entzunezko programen antolaketa sustatzea, aragoiar erkidegoetako kideen artean Aragoiko kultura, historia, ekonomia, hizkuntzak eta hizketak, ohiturak eta tradizioak, turismoa eta errealitatea ezagutzea errazteko.
8. artikulua.— Aragoiko etxeak eta zentroak aitortzea
b) Estatutu-helburu nagusien artean eta kide diren bazkideek adierazitako borondatean, hauxe sartzea: Aragoirekin, bertako jendearekin, historiarekin, hizkuntza eta hizketekin, tradizioekin eta kulturarekin lotura kultural, sozial eta ekonomikoak mantentzea.