24. artikulua.— Printzipio orokorra
3. Legez eska daitekeen informazio guztia, gutxienez, gaztelaniaz agertuko da, hargatik eragotzi gabe Aragoiko Gobernuak neurri egokiak hartzea Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera babesteko eta sustatzeko, lege honetan kontsumitzaileari informazioa emateko aitortzen diren eskubideei dagokienez.
39. artikulua.— Informazioari buruzko berezitasunak
Lege honetan ezartzen diren informazio-arloko betekizunak betetzeaz gain, kontratazio elektronikoko jarduerak egiten dituen informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileak kontsumitzaileari informazioa eman beharko dio, modu argian, ulergarrian eta zalantzagabean, kontratazio-prozedura hasi aurretik, informazioaren gizartea arautzen duen legeriak eskatzen dituen alderdiei buruz eta, betiere, honako hauei buruz:
d) Kontratua zein hizkuntzatan formalizatu ahal izango den.