2. artikulua.— Printzipio orokorrak
Gobernu irekia benetan ezartzeko, lege hau aplikatzean nahitaez kontuan hartuko diren funtsezko printzipioak dira:
h) Sinpletasun- eta ulergarritasun-printzipioa, prozedurak birdiseinatuz eta baliabideak optimizatuz izapideak pixkanaka gutxituz, eta herritarrentzat irisgarria eta ulergarria den hizkeraren erabilera sustatuz, bai eta administrazio-zamak ezabatuz ere.
Seigarren xedapen gehigarria.— Izapideak sinplifikatzea eta irisgarritasuna
Aragoiko Gobernuak eta gainerako administrazio publikoek bermatuko dute izapideak sinplifikatuko direla eta ahozko eta idatzizko komunikazio-bide ulergarriak erabiliko direla, herritarrei laguntza eta urgazpen egokia emanez, eta neurri eraginkorrak sustatuko dituzte ikusmen-, mugimendu-, entzumen- edo kognizio-mugak dituzten pertsonen irisgarritasun osorako, lege honek babesten dituen eskubideak egikaritzeko.