[…]
[…] Beste alderdi aipagarri batzuk hauek dira: […] produktu eta zerbitzuen informazioan bablearen erabilera sustatzea —hargatik eragotzi gabe legez nahitaezkoa izatea informazioa gaztelaniaz agertzea— eta lege hau harmonizatu egingo da hizkuntza hori babestu eta sustatzeari buruzko xedapen autonomikoekin […].
9. artikulua.— Eskubideak babestea
1. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsaren arloan eskumena duten Asturiasko Printzerriko administrazio publikoek neurri egokiak hartuko dituzte honako hauek bermatzeko:
b) Ondasun iraunkorrei dagokienez, kontsumitzaileei idatzizko berme-ziurtagiri bat ematea, gutxienez gaztelaniaz idatzia, zeinak egiaztatzen baitu ezen laguntza teknikoko zerbitzu egokia dagoela eta ordezko piezak daudela; gainera, beharrezko jarraibideak ematea, eskuratutako ondasunarekin batera, hura behar bezala instalatu eta erabiltzeko.
15. artikulua.— Printzipio orokorrak
3. Legez eska daitekeen informazio guztia, gutxienez, gaztelaniaz agertuko da.
4. Asturiasko Printzerriak bablearen erabilera babestu eta sustatuko du, lege honek kontsumitzaile eta erabiltzaileari aitortzen dizkion informazio-eskubideei dagokienez.