2. artikulua.— Garapenerako lankidetzari buruzko politikaren printzipio orientatzaileak
Asturiasko Printzerriko Administrazioak garapenerako lankidetzaren arloan egiten duen jardueraren oinarria da gizakia aintzat hartzea eta aitortzea, haren dimentsio indibidual eta kolektiboan, garapenerako nazioarteko lankidetza-politikaren protagonista eta hartzaile gisa, eta honako printzipio orientatzaile hauek arautzen dute jarduera hori:
f) Honako arrazoi hauengatik hartzaileak ez diskriminatzeko printzipio orokorra: sexua, arraza, kolorea, jatorri etniko edo soziala, hizkuntza, kultura, erlijioa, ideologia, iritzi politikoak, gutxiengo edo herri indigena bateko kide izatea, desgaitasuna, identitatea edo sexu-orientazioa, eta pertsona eta kolektibo ahulenak eta, zehazki, diskriminazio politiko edo ekonomikoak jasaten dituztenak defendatu eta sustatzea, printzipio hori kontuan hartuta.