Laugarren xedapen gehigarria.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak
10. Irakaskuntzako zentro integratuetan, lan egiten duten ordainketa eskuordetuko araubideko irakasleek, hau da, hezkuntza-maila bat baino gehiago ematen duten irakasleek, ordainsariak jasoko dituzte, integrazio-orduei dagozkienez, hau da, pedagogia terapeutikoari eta entzumen eta hizkuntzari dagozkienez, ikasturte bakoitzerako Hezkuntza Administrazioak baimendutako ordu-zuzkiduraren arabera, funts publikoekin osorik edo zati batean sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen VII. hitzarmen kolektiboko “Hezkuntza bereziko (integratuko)” 1.5 soldata-taulari erreferentzia eginez.