Xedapen gehigarri bakarra.— Hizkera ez-sexista erabiltzea
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeria Desagerrarazteko martxoaren 11ko Asturiasko Printzerriko 2/2011 Legearen 5. artikuluarekin bat etorriz, lege honen testuan hizkuntza-ekonomiaren printzipioagatik maskulino generikoa erabiliz egiten diren erreferentziak genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira.