[…]
[…] Era berean, administrazio ona izateko eskubideak esan nahi du pertsona orok eskubidea duela Batasunak ordaintzeko bere instituzioek edo eragileek beren eginkizunak egikaritzean eragindako kalteak, betiere estatu kideen zuzenbideen printzipio orokor erkideekin bat etorriz; bai eta pertsonak orok eskubidea duela tratatuetako hizkuntzetako batean Batasuneko instituzioetara jotzeko eta hizkuntza horretan erantzuna jasotzeko ere.
[…]
3. artikulua.— Printzipio orokorrak
Administrazio ona eta gobernu ona informatzen dituzten printzipioak dira:
g) Sinpletasuna eta ulergarritasuna: Autonomia Erkidegoko Administrazioak teknikak eta metodoak erabiliko ditu, izapideak sinplifikatu ahal izateko, beharrezkoak ez diren prozedurak ezabatu ahal izateko eta erantzun-denborak laburtu ahal izateko. Administrazio-arauek eta -prozedurek argiak eta ulergarriak izan behar dute herritarrentzat. Gainera, zerbitzuen informazio-hedabide publikoek hizkuntza erabilerraza erabili behar dute.
20. artikulua.— Zerbitzu publikoaren kudeaketa
Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuen administrazio-klausulen agirietan, gutxienez, erabiltzaileen eskubide hauek bermatzeko behar diren aurreikuspenak jaso behar dira:
c) Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea, erabiltzaileek aukeratuta, erakunde emakidadunarekiko eta haren ordezkari eta langileekiko harremanetan.