Zortzigarren xedapen gehigarria.— Sektore publiko instrumentala arrazionalizatzea
2. Bereziki, eta beste jarduketa posible batzuk alde batera utzi gabe, Balear Uharteetako Gobernuak berregituratze-eragiketak egin behar ditu eremu funtzional hauekin zerikusia duten ente instrumentaletan:
a) Zientzia-arlo guztietan ikerketa-arloko eginkizunak egikaritzen dituzten enteak; gaiak hauexek izango dira: Balear Uharteak; katalanaren sustapena; katalanaren hizkuntza-modalitateak aztertu eta zabaltzea; hizkuntza-prestakuntza, katalanari buruzko ezagutzen ebaluazioa eta horiekin lotutako beste batzuk.