[…]
IV. kapituluak arautzen du kontsumitzaile eta erabiltzaileek informaziorako duten eskubidea. Zerbitzuak kontratatu aurreko informazioa, etxebizitzaren arloko informazioa eta prezioen arloko informazioa arautzen dira. Informazioa zein hizkuntzatan jaso behar den ere arautzen da.
12. artikulua.— Dokumentazioa kontserbatzeko eta entregatzeko betebeharra
3. Enpresek betebeharra dute ondasunak eta zerbitzuak seguruak direla frogatzeko, arloko agintaritza eskudunak hala eskatzen dienean. Era berean, eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute, errekerimenduan aipatzen den produktua edo hartan aipatzen diren produktuak argi eta garbi identifikatuz, bai eta Balear Uharteetako hizkuntza ofizialak ez beste hizkuntza batean aurkeztutako edozein dokumentazio teknikoren edo beste edozein dokumenturen itzulpena ere.
30. artikulua.— Informazioan erabilitako hizkuntza
1. Kontsumitzaileari emandako informazio guztiak, zeina kapitulu honetan aipatzen baita, Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean agertu beharko du gutxienez.
2. Produktuen etiketatze-datuek pertsonen osasunerako edo segurtasunerako garrantzia dutenean, emandako informazioa gutxienez estatuko hizkuntza ofizialean agertuko da.
72. artikulua.— Kautela-neurriak
1. Kontsumo-arloan eskumena duen administrazio-organoak egoki iritzitako kautela-neurriak erabaki ditzake, arrazoituta, bere ekimenez, ikuskatzailetzak, zehapen-prozeduraren instruktoreak, arduradunak berak proposatuta —bere borondatez hala eskatzen badu— edo beste administrazio batzuek eskatuta, honako kasu hauetan:
c) Nahitaezko etiketatzerik ez duten ondasunak edo produktuak merkaturatzen direnean edo Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza batean agertzen denean.
78. artikulua.— Arau-hausteen gaineko erantzukizuna
3. […]
Legez edo erregelamenduz eskatzen den hizkuntza ez den beste hizkuntza batean etiketatutako produktuetan, banatzaileari edo merkaturatzaileari egotziko zaio erantzukizuna.