[…]
Sartu diren eginkizunen artean, […] honako hauek nabarmendu behar dira: kontsulta-organo honek sortzen dituen testuak berrikustearekin zerikusia duten jarduerak koordinatzea, besteak beste, administrazio-dokumentuak zuzentzea, irizpenak zuzentzea eta itzultzea, eta instituzioaren doktrina edo funtzionamendua zabaltzeko argitalpenak prestatzea, eginkizun horiek arduraldi berezia eskatzen dute, dokumentazioaren bolumena eta sortzen diren testu juridikoen garrantzia kontuan hartuta. […]
1. artikulua.— Aholku Kontseiluko legelaria ez den berezko funtzionarioen kidegoetako eta eskaletako sailkapen-taldeak sortzea eta integrazioak
1. Aholku Kontseiluko berezko kidego hauek sortuko dira:
a) A taldea:
1) A1 azpitaldea. Azpitalde honetan sartzeko, beharrezkoa da graduko unibertsitate-titulu ofiziala edo titulu baliokideak izatea, lege-mailako arau batek beste unibertsitate-titulu ofizial bat eskatzen duenean izan ezik.
Azpitalde honetakoak dira goi-mailako kidegoa eta goi-mailako teknikarien kidegoa, hizkuntza-aholkularitza, dokumentazio eta argitalpenen eskalakoa.
Goi-mailako kidegoaren eginkizunak dira legelarien kidegoarekin lankidetza teknikoko jarduerak egitea, ponentziak prestatzeko eta dokumentazioa ikertzeko.
Goi-mailako teknikarien kidegoak, hizkuntza-aholkularitzaren, dokumentazioaren eta argitalpenen eskalak, honako eginkizun hauek betetzen ditu: osoko bilkurak, irizpenak, argitalpenak eta bestelako dokumentazioa prestatzen laguntzea; testuen hizkuntza-berrikuspena eta itzulpena egitea; Aholku Kontseiluaren webguneko testuak eta materiala egiten parte hartzea; eta bere kidegoaren eginkizunen berezko goi-mailako aholkularitza ematea.