3. artikulua.— Adingabearen interes gorena
2. Kasuan-kasuan adingabearen interes gorena interpretatzeko eta aplikatzeko, irizpide orokor hauek hartu behar dira kontuan, betiere aplikatu beharreko legeria espezifikoak ezarritakoak eta kasuaren inguruabar zehatzen arabera egokitzat jo daitezkeen beste batzuk alde batera utzi gabe:
d) Adingabearen identitatea, kultura, erlijioa, usteak, orientazio eta identitate sexuala edo hizkuntza babestuko dira; adingabeak ez du inolako diskriminaziorik jasango arrazoi horiek edo beste edozein direla-bide, ez eta dibertsitate funtzionalagatik ere, betiere haren nortasunaren garapen harmonikoa bermatzeko.
5. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipio gidariak
1. Botere publikoen administrazio-jardunaren printzipio gidariak, adingabeei dagozkienez, honako hauek dira:
c) Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta adingabeenganako diskriminazio oro ezabatu behar dute hauek direla-eta: jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial diskriminatzaile.
10. artikulua.— Adingabeei buruzko arauak interpretatzea
2. Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta berdintasuna bermatuko dute sexu bietako adingabeen ezberdintasunean, betiere diskriminazio oro ezabatzeko hauek direla-eta: jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial.
16. artikulua.— Diskriminaziorik ezerako eskubidea
1. Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta adingabeenganako diskriminazio oro ezabatu behar dute hauek direla-eta: jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial.
2. Botere publikoek modu aktiboan identifikatu behar dituzte diskriminazio-faktoreak murrizteko edo ezabatzeko babes-neurri bereziak jaso behar dituzten adingabeak, banaka edo taldean.
29. artikulua.—Osasuna sustatzeko askatasuna
1. Balear Uharteetako lurraldean dauden adingabe guztiek osasun-zerbitzu publikorako irispide librea dute baldintza berberetan, edozein dela ere haien jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar, sozial edo administratibo.
43. artikulua.— Kultura iristeko eskubidea
Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, beren ekimenez edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan, honako hauek sustatu behar dituzte:
e) Balear Uharteetako hizkuntza koofizialak ezagutzea eta normaltasunez erabiltzea, eta inor ezin da diskriminatu hizkuntzagatik.
97. artikulua.— Babes-neurri bat duten eskubide espezifikoak
Babes-sistemaren mende dagoen haurra edo nerabea, lege honek eta gainerako ordenamendu juridikoak haur eta nerabe guztiei aitortzen dizkieten eskubideekin batera, honako hauen titularra da espezifikoki:
g) Beren kultura- eta hizkuntza-identitatea errespetatuz gizarteratzea erraztuko duten bitartekoak izateko eskubidea.
170. artikulua.— Egoitza-harrerako zentroen sailkapena eta mota
2. Egoitza-arretako programa-motaren arabera, egoitza-harrerako zentroak honako hauek izan daitezke:
b) Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrentzako harrera-zentroak: hizkuntza-, kultura- eta gizarte-desberdintasunek eragindako gizarteratzeko zailtasunen ondorioz babesgabetasuna duten eta egoitza-baliabide espezifiko bat behar duten adingabe atzerritarrak hartzeko zentroak. Pertsona horiei atzerritartasunaren arloko araudi espezifikoa aplikatzen zaie, batez ere egonaldia egiteko eta erregularizatzeko administrazio-jarduketei dagokienez.
219. artikulua.— Barneratze-zentroetan barneratutako adingabe arau-hausleen eskubideak
1. Barneratze-neurriren baten pean diren adingabe arau-hausleek eskubidea dute beren nortasuna eta ideologia-askatasun zein erlijio-askatasuna errespeta dakizkien; orobat, neurriaren edukiak eragiten ez dizkien gainerako eskubide eta interes legitimoak ere edukiko dituzte, batez ere adingabetasun zibilari dagozkionak eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Legearen 56. artikuluak aipatzen dituen eskubide guztiak, eta, horien artean, honako hauek zehazki:
o) Adingabeek informazio pertsonal eta eguneratua eskuratuko dute, euren eskubide eta betebeharrei buruz, beraien egoera pertsonal nahiz judizialari buruz, zentroan adingabeak izan eta zentro horren barne-funtzionamenduaren gaineko arauei buruz, bai eta eskubide horiek guztiak gauzatzeko prozedura zehatzei buruz ere, batik bat, eskaerak, kexak edo errekurtsoak aurkezteari begira. Informazio hori adingabe arau-hausleei eman behar zaie zentroan sartzen diren unean, eta haiek ulertzen duten hizkuntza batean eman behar zaie, eta haiek ulertzeko duten gaitasunera edo haien beharrizan berezietara egokitutako formatu, hiztegi eta idazkeran.