17. artikulua.— Ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren eta ingurumen-adierazpen estrategikoaren aldaketaren izapideak, dokumentazioa eta epeak
4. Jendaurrean jarriko da, Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Organo substantiboak iragarki hori argitaratuko du bere webgunean eta eragindako uharteko edo uharteetako katalanezko eta, hala badagokio, gaztelaniazko hedapen handieneko egunkarietako batean.
21. artikulua.— Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren aldaketaren izapideak eta dokumentazioa
3. Jendaurrean jarriko da, Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Organo substantiboak iragarki hori argitaratuko du bere webgunean eta eragindako uharteko edo uharteetako katalanezko eta gaztelaniazko hedapen handieneko egunkarietako batean, eta behar diren neurriak hartuko ditu publikoaren artean ahalik eta zabalkunderik handiena bermatzeko, batez ere garrantzi handieneko proiektuetan.