Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak onetsitako neurrien ondoriozko onura fiskalen zenbatekoa, 2021eko ekitaldiko aurrekontuan eraginarekin, 73,40 milioi eurokoa da, betiere azken urteotan guztiotan tributu-figura bakoitzerako ezarritako onura fiskalen arabera, zeinak indarrean egon baitira 2020. urtean.
1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.
2021erako aurrekontu orokorren lege-proiektuan ez da ezein aldaketarik aurreikusten PFEZari aplikatu beharreko onura fiskalen araubidean, eta, beraz, onura fiskalen mota bi mantentzen dira: batzuk kenkarien bidez aplikatzen dira, eta beste batzuek gutxieneko pertsonalaren eta familiarraren kalkuluan eragiten dute.
Lehenengoei dagokienez, eta Tributu Administrazioko Estatu Agentziak (TAEAk) 2018ko ekitaldiko (behin betiko datuak) eta 2019ko ekitaldiko (behin-behineko datuak) PFEZaren aitorpenei buruz emandako datuak ikusita, 2022an aitortu beharreko 2021eko ekitaldirako indarrean dauden kenkari autonomiko jakin batzuen kostua honako hau da:
[…]
– Katalana sustatzeko xedea duten erakunde jakin batzuei egindako dohaintzen kenkaria: 0,02 milioi euro.
[…]
– Atzerriko hizkuntza bat eskolaz kanpo ikasteko gastuengatiko kenkaria: 0,10 milioi euro.
[…]
5. Aniztasunari arreta ematea
5.1. Haur eta Lehen Hezkuntzarako laguntza
B. Beste gastu batzuk.
Pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako urteko modulua: 1.041,96 euro.
[…]
5.2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari laguntzea (1. eta 2. zikloak).
B. Beste gastu batzuk.
Pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako urteko modulua: 1.041,96 euro.
[…]
7. Heziketa-zikloak
7.3. Beste gastu batzuk.
– Zeinu-hizkuntzaren interpretazioa.