Bosgarren xedapen gehigarria.— Bitarteko funtzionarioak hautatzea premia larri eta geroraezineko kasuetan
1. 2021. eta 2022. urteetan, salbuespen gisa eta behar bezala arrazoituta, bitarteko funtzionarioen indarreko lan-poltsak agortzen badira, zeinak osatu baitziren Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuan diharduten bitarteko funtzionarioak hautatzeko prozedura onetsi zuen maiatzaren 22ko 30/2009 Dekretuan aurreikusitako prozeduretako edozeinen bidez; edo beste lan-poltsa baterako deialdia eragozten, zailtzen edo eraginkortasunik gabe uzten duen beste edozein arrazoi gertatzen bada, orduan funtzio publikoaren arloan eskumena duen saileko titularrak ebatzi ahal izango du, aldez aurretik Zerbitzu Orokorren Mahai Sektorialari jakinarazita, ezohiko prozedura sinplifikatu bat aplika dadila bitarteko funtzionarioak hautatzeko; prozedura horretan, gutxienez, honako merezimendu hauek baloratu beharko dira:
b) Administrazio orokorreko edo bereziko kidego edo eskalan sartzeko eskatzen dena baino katalanaren ezagutza-maila altuagoa izatea, eta lortu nahi den poltsako atxikipen-taldea edo -azpitaldea, bai eta administrazio-hizkerako katalanaren ezagutzaren ziurtagiria ere.