53. artikulua.— Hizkuntza-araubidea
1. Katalana, Balear Uharteetako hizkuntza propioa den aldetik, uharteetako kontseiluetakoa ere bada. Katalana da, beraz, uharteetako administrazioan eta haren mendeko erakundeetan oro har eta normaltasunez erabiltzen den hizkuntza.
2. Jarduera instituzional eta administratibo guztietan katalanaren eta gaztelaniaren erabilera erregelamendu organikoan edo xedapen espezifikoetan arautzen da, betiere herritarrek hizkuntza aukeratzeko duten eskubidea errespetatuz, eta autonomia-estatutuan eta autonomia-erkidegoko legeetan xedatutakoarekin bat etorriz.
3. Autonomia-estatutuan ezarritakoaren arabera, uharteetako kontseiluek neurriak hartuko dituzte beren eskumenen eremuan katalana normalizatzeko, eta administrazio-hizkeraren kalitatea zainduko dute.