Bigarren xedapen gehigarria.— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko uztailaren 28ko 11/2016 Legearen arabera, berdintasun eraginkorra lortzea Balear Uharteetako Gobernuak bere gain hartutako helburu bat da Balear Uharteetako gizarte osoarentzat. Horrenbesterekin, berdintasun eraginkor hori lortzen laguntzeko, lege hau saiatu da generoan oinarritutako diskriminaziorik gabeko hizkera erabiltzen, eta horretarako hizkera inklusiboa erabili du femeninoa zein maskulinoa erabil daitekeen nomenklatura guztietan. Era berean, legeak bermatu du ezen emakumeek eta gizonek modu orekatuan parte hartuko dutela merkataritza-sustapeneko udal-arloetako ordezkaritza-, kudeaketa- edo zuzendaritza-organoetan; organo horiek, edozelan ere, bermatu beharko dute, beren estatutuen bidez, organo horiek osatzen dituzten emakumeak egon-egongo direla eta benetako erabaki eraginkorrak hartzen egongo direla, betiere gai horri buruz indarrean dauden arauetan xedatutakoaren arabera.