[…]
Kontseiluaren ekintza-arloak askotarikoak dira. Kultura-ekintzak gizakiaren bizitzaren eta gizarteen alderdi ugariei eragiten die. Horregatik, nazioen legeek eta tratatu eta hitzarmenek aldi berean eskubide hauek defendatzen dituzte: guztiek espiritua lantzeko prozesuan partaide izateko duten eskubidea; guztiek duten eskubidea, indarrean dauden balioak beren gain hartzeko; guztiek duten eskubidea, oroimen historikoaren ondasunak eta sorkuntzen altxorra belaunaldiz belaunaldi gozatzeko; zientzien eta horien aplikazioen aurrerapenaren onura jasotzeko, eta hizkuntzaren, letren eta arteen arloetan berezkoa duten guztia babestu eta defendatzeko guztiek duten eskubidea. Kultura-ondare hain zabalak eta programak organo kualifikatu bat eratzea eskatzen dute, Estatutuak ulertzen duen bezala; izan ere, gure nazionalitateak badu ondare hori, eta ondare berorrek gure nazionalitatea ezaugarritzen du; gure erkidegoak, berriz, garatu behar du programa hori, zeinak sakona eta etorkizun zabalekoa izan behar duen.
[…]
3. artikulua
1. Galiziako Kulturaren Kontseiluaren osaera honela egituratuko da:
[…]
Galizieraren Institutuko ordezkari bat.
[…]
6. artikulua
Galiziako Kulturaren Kontseiluari dagokio:
a) Kultura-ondareari buruzko gai guztiak aztertzea, eta Galiziako hizkuntza eta kultura sustatzea.