7. artikulua
1. Galiziera, Galiziako berezko hizkuntza den aldetik, toki-administrazioko hizkuntza ere bada.
Bilkuren deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, aktak, jakinarazpenak, errekurtsoak, eskritura publikoak, agerraldi judizialak eta toki-korporazioen izenean idatziz egiten diren egintza publiko edo administratibo guztiak galizieraz idatziko dira.
2. Aurreko apartatuan xedatutakoari kalterik egin gabe, erakunde horiek beste hizkuntza ofizialean ere, gaztelaniaz, idatz ditzakete agiri horiek.
3. Galiziako Xuntari dagokio toki-administrazioan galiziera txertatzeko prozesua bultzatzea, bereziki toki-erakundeetako funtzionarioak galizieraz prestatzeko programen bidez.
50. artikulua
Udalerrien izenak aldatzeko espedienteetan, honako erregela hauek hartuko dira kontuan:
b) Erabakitako izendapen berriak hizkuntza-akatsak baditu edo hura Galiziako toponimiarekin bat ez badator, Galiziako Xuntaren Kontseiluari dagokio, toki-araubidearen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, izena aldatzeari buruzko behin betiko ebazpena ematea, Galiziako Toponimiako Batzordeak txostena egin eta udalerri interesdunari entzun ondoren.
252. artikulua
2. Herritar guztiek dituzte eskubide hauek:
d) Galiziera erabiltzea Galiziako Autonomia Erkidegoko toki-korporazioekin dituzten harremanetan.