5. artikulua.— Onuradunak
5. Emakume haurdun etorkinak.
5.1. Galiziako Xuntak bermatuko du haurdun dauden etorkinek berdintasunezko baldintzetan izango dutela gizarte-zerbitzuetarako irispidea, eta ezin izango da inolako diskriminaziorik egin etorkin izateagatik.
5.2. Emakume haurdunak ulertzen ez badu Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat ere, Galiziako Xuntak beharrezko bitarteko guztiak jarriko ditu haurdun etorkinaren eskura, lege honetan jasotako eskubide eta prestazioei buruzko informazioa uler dezakeen hizkuntza batean eman dakion.