[…]
Kontuan hartu da, halaber, Galiziako Emakumeek Berdintasunean lan egiteari buruzko martxoaren 28ko 2/2007 Legearen hirugarren xedapen gehigarria. Lege honetan xedatutakoa aplikatuz, aldatzen diren artikuluen idazketan erabilitako hizkera berrikusi da, eta, xedapen gehigarri baten bidez, etorkizunean testuak bateratzeko aukera eman da, arau osoa parametro beretara harmonizatzeko.
[…]
Azken xedapenetako lehenengoa.— Testuak bat egiteko baimena
2. Xedapen honek aipatzen duen baimenak ahalmena barne hartzen du bat egin behar duten lege-testuak erregularizatzeko, argitzeko eta harmonizatzeko, araua idazterakoan hizkera berrikustea barne hartuta, betiere Galiziako Emakumeek Berdintasunean lan egiteari buruzko martxoaren 28ko 2/2007 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian jasotako berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa aplikatuz.