5. artikulua.— Titulartasunaren betekizunak
Pertsona fisikoak bakarrik izan daitezke taxi-lizentzien titular, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte:
g) Lege hau garatzeko xedapenek lanbide-gaikuntzako gutxieneko betekizun batzuk ezarri ahal izango dituzte; betekizun horiek zehazteko, honako hauek egiaztatuko dira: Galiziako Autonomia Erkidegoko taxi-zerbitzuari aplikatu beharreko araudiari buruzko ezagutzak; ibilbideak; hizkuntza ofizialak erabiltzeko gaitasuna, eta, oro har, erabiltzaileei arreta egokia emateko eta zerbitzua behar bezala emateko beharrizanak, bai eta desgaitasun fisiko edo psikikoren bat, zentzumen-mugak, mugikortasun murriztua eta haurdun dauden emakumeak artatzeko beharrizanak ere.
23. artikulua.— Etengabeko prestakuntza
Pertsonak turismo-ibilgailuetan garraiatzearen arloan eskumena duten administrazio publikoek sustatuko dute taxiaren sektoreko profesionalen etengabeko prestakuntza ahalbidetzen duten jarduerak ezar daitezen: erabiltzaileentzako arretarekin lotutako aspektuetan, bereziki, emakume haurdunak eta desgaitasuna duten pertsonak, bide-segurtasuna, gidatze segurua, lehenengo sorospenak, galizieraren ezagutza, atzerriko hizkuntzen ezagutza edo zerbitzuaren prestazioa hobetzen laguntzen duten beste gai batzuk.