[…]
Giza eskubideei buruzko nazioarteko legeriak eta nazioarteko hainbat tratatuk oinarrizko printzipio juridiko unibertsal gisa finkatzen dute berdintasuna. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak hauxe ezartzen du: “Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik”; adierazpen horretatik hasita, giza eskubideei buruzko nazioarteko legegintza-testu ugarik eta nazioarteko tratatu anitzek pertsonen berdintasuna oinarrizko printzipio juridiko unibertsal gisa aitortzen dute.
[…]
2000. urtean, EBk, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluan, sexu-orientazioagatiko diskriminazioa legez gaitzesten du: Diskriminazio oro debekatuta dago, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.
[…]
3. artikulua.— Diskriminazioaren kontzeptua
4. Diskriminazio anizkoitza egongo da pertsona bat bere sexu-orientazioagatik edota genero-identitateagatik diskriminatzen denean beste diskriminazio-kausa batzuekin batera, hala nola, adina, erlijioa edo sinesmenak, ustea edo iritzia, sexua, arraza- edo etnia-jatorria, ezintasuna, gaixotasuna, hizkuntza, egoera ekonomikoa edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, betiere diskriminazio-modu espezifiko bat sortuz. Diskriminazio anizkoitzari, haren izaeragatik, arreta berezia eskainiko zaio, eta, bereziki, sexu-orientazioarekin edota genero-identitatearekin batera sexu-kausa duen diskriminazioari, betiere nazioarteko, Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko legeriarekin bat etorriz.
31. artikulua.— Berdintasuna komunikabideetan sustatzea
Galiziako Xuntak bermatuko du, titulartasun autonomikoko komunikabideen bitartez eta berak parte hartzen duen edo dirulaguntza ematen dien komunikabideen bitartez, gizarteko pertsona guztien irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabea transmititzea, betiere dirulaguntza horren eraginkortasuna baldintzatuz eta adierazpen- eta informazio-askatasuna urratu gabe. Ondorio horietarako, honako hauek sustatuko dira::
[…]
– Hizkuntza edota irudi ez-diskriminatzaileak modu sexistan ez erabiltzea, publizitatearen eremuan bereziki.