Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, Nizako 2000ko abenduko goi-bileran aldarrikatuak, lehen aldiz aitortzen du Europan administrazio onerako eskubidea. Gutun horrek, Lisboako Tratatuaren 6. artikuluak aitortzen duen bezala, Batasunaren tratatuen balio juridiko bera du. Eta balio hori estatuek edo autonomia-erkidegoek beren eskumenen esparruan ematen dituzten egintzei zuzenean aplikatzekoa ez bazaie ere, jarduera publikorako jardun-esparrutzat hartu behar da.
Gutunaren 41. artikuluak espresuki aipatzen du garrantzitsua dela instituzioek inpartzialtasunez eta ekitatez lantzea gaiak arrazoizko epeen barruan, eta herritarrek entzuna izateko, eragiten dien espedientera jotzeko eta beren hizkuntzan zuzendu eta tratatua izateko duten eskubidea aldarrikatzen du, bai eta Administrazioak interesdunari eragiten dioten egintzak arrazoitzeko duen betebeharra ere.
38. artikulua.— Erabiltzaileen estatutu orokorra: Galiziako zerbitzu publikoen gutuna
1. Zerbitzu publiko autonomikoen erabiltzaile guztiek, zerbitzuok edozein modalitatetan ematen direla ere, eskubide berberak izango dituzte zerbitzu publikoa emateari dagokionez.
2. Bereziki, eskubide hauek izango dituzte:
c) Zerbitzu-emailearekin dituzten ahozko eta idatzizko harremanetan, galiziera edo gaztelania erabiltzeko eta arreta jasotzeko eskubidea, aukeran. Ondorio horietarako, bai zuzeneko kudeaketako bai zeharkako kudeaketako kasuetan, eskubide hori bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzuaren antolaketa-neurriak hartuko dira. Galiziera izango da zerbitzu publikoen antolaketarekin eta prestazioarekin lotutako jarduera guztietan normaltasunez eta lehentasunez erabiltzeko hizkuntza.