Azken xedapenetako lehenengoa.— Gaztela eta Leongo Boluntariotzari buruzko Legea aldatzea
Aldatu egiten da Gaztela eta Leongo urriaren 10eko 8/2006 Legea, Boluntariotzari buruzkoa, zeina honela geratuko baita idatzita:
Hamar. Aldatu egiten da 13. artikuluaren f) eta l) letren edukia, eta m) letra gehitzen da; n) letrarekin amaitzen da, zeinak lehengo l) letraren eduki bera baitu idazkera honekin:
«l)…
Arlo hau arautzen duen Estatuko araudian xedatutakoarekin bat etorriz, atzerritarrek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa, eta zigor-kondenen ziurtagiri negatiboa, Adingabearen Babes Juridikoaren Lege Organikoan jasotako delituei buruzkoa, zeina luzatu behar baitute jatorrizko herrialdeko agintariek edo haiek nazionalak diren herrialdeko agintariek edo haiek bizi izan diren azken herrialdeko agintariek; azken ziurtagiri horrek zinpeko itzulpena izan behar du. Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren eginkizunak betetzen dituen erregistro baliokiderik ez badago, jokabide onaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeina luzatuko baitu bere herrialdeko eskuordetza diplomatikoak edo azken bizilekukoak. Estatu batek ere ez badu bere nazionaltzat jotzen bere legeriaren arabera, edo adierazten badu ez duela nazionalitaterik, edo ezin badio bere nazionalitateari heldu, boluntariotzako erakundeak ziurtatu beharko du izaera hori.