15. artikulua.— Lehiaketa espezifikoak
Lehiaketa espezifikoak kasuan kasuko lanpostuak atxikita dauden sailetako titularrek deitu eta ebatziko dituzte. Administrazio Publikoen Sailak deialdiaren aldeko txostena eman beharko du, eta irizpide hauek bete beharko ditu:
a) Lehiaketa horietan, lehentasuna emango zaie lanpostu bakoitzak dituen ezaugarri espezifikoei, eta, bereziki, lanpostuaren singulartasuna ekarri duten ezaugarriei; honako hauek ere balioetsi ahal izango dira, besteak beste: deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizun berdinetan edo antzekoetan izandako esperientzia; eginkizun horiekin lotutako gaietan jasotako edo emandako prestakuntza espezifikoa; titulazio akademikoak; hizkuntzen ezagutza edo erregelamenduz zehazten diren beste batzuk. Era berean, deialdian memoria bat egiteko beharra sartu ahal izango da; kasu horretan, deialdiak lanpostuaren eginkizun nagusiak zerrendatu beharko ditu. Merezimendu horien balioespena osoaren % 45ekoa izango da.