2. artikulua.— Irakaskuntzaren programazio orokorraren helburuak
Bereziki helburu hauek lortzera bideratuko da irakaskuntzaren programazio orokorra:
b) Gaztela-Mantxako hezkuntza-eredu bat definitzea eta garatzea, kalitate- eta ekitate-printzipioetan oinarritutakoa, honako hauek sustatuko dituena: erregioaren identitatearen kontzientzia; beste kultura batzuetara irekitzea eta kultura horiekin komunikatzea; irakurtzea; beste hizkuntza batzuk ezagutzea eta erabiltzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak menderatzea, eta balio demokratikoak eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunekoak, elkarbizitzakoak, garapen pertsonalekoak eta bizi-kalitatekoak indartzea.
23. artikulua.— Zentro publikoetako eskola-kontseiluaren osaera
5. Haur-hezkuntzako zentro berezietan, Lehen Hezkuntzako zentro osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko bigarren hezkuntzako zentroetan, adinekoen hezkuntza iraunkorreko zentroetan eta hezkuntza bereziko zentroetan, baldin eta zentro horietan arte-irakaskuntza profesionalak, hizkuntzen irakaskuntzak edo kirol-irakaskuntzak ematen badira, eta ezaugarri bereziak dituzten unitate eta zentroetan, osaera zentroen singulartasunari moldatuko zaio erregelamendu bidez ezartzen denaren arabera.