7. artikulua.— Kalitate-figuren izendapenaren babesa
5. Babestutako izenak ezin dira erabili babesteko eskubiderik ez duten nekazaritzako elikagaien izendapen, aurkezpen edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzuli edo horien aurretik mota, estiloa, zaporea, imitazioa edo antzekoak jarri, produktuaren benetako jatorria adierazi arren. Era berean, debekatuta dago honelako adierazpenak erabiltzea: manipulatutakoa, ekoitzitakoa, (e)n ontziratutakoa, (e)n egindakoa edo antzeko esamoldeak; eta debekatuta dago kontsumitzaileak nahas ditzakeen beste edozein praktika.