39. artikulua.— Beste estatu batzuetako herritarrak Gaztela-Mantxako enplegu publikoan sartzea
6. Hautaketa-prozesuen deialdiek zehaztuko dute gaztelaniaren jakite-maila egokia egiaztatzeko modua zein den, eta xede hori duten probak gainditzea galdatu ahal izango dute, salbu eta hautaketa-probek beren kabuz jakite-maila hori frogatzea badakarte.
51. artikulua.— Hautaprobak
2. Deialdira aurkeztutako lehiakideek, aurrez erabakita dagoenaren arabera, beren jakintza eta gaitasun analitikoa egiaztatu beharko dituzte ahoz edo idatziz, haiek dituzten gaitasunak eta trebetasunak erakusteko ariketak egin beharko dituzte, atzerriko hizkuntzak badakizkitela erakutsi, eta, hala dagokionean, ariketa fisikoak gainditu beharko dituzte.
64. artikulua.— Karrera profesional horizontala
6. Tarte bat aitortzeko, interesdunaren ebaluazioa beharko da. Ebaluazio horretan, administrazio publiko bakoitzean karrera profesional horizontala arautzen duen araudian aurreikusitako merezimenduak balioetsiko dira.
Edozelan ere, erregelamendu bidez aurreikusten diren baldintzetan, gutxienez merezimendu hauek balioetsi beharko dira:
d) Eskuratutako ezagutzak, zeinak balioetsiko baitira eskuratutako edo emandako prestakuntza eta titulazio akademikoak, hizkuntzak edo kasuan-kasuan zehazten den moduan egiaztatutako beste ezagutza batzuk kontuan hartuta.
68. artikulua.— Lanpostuak lehiaketa bidez hornitzea
8. Lehiaketa honetan datza: izangaien merezimenduak eta gaitasunak eta, hala badagokio, trebetasunak balioestea.
Deialdian aurreikusitako merezimenduak bakarrik har daitezke kontuan, eta horien artean jardunaren ebaluazioaren emaitzek agertu behar dute. Era berean, honako hauek ere balioets daitezke, besteak beste: izaera bereko edo antzeko lanpostuetan edo espezializazio-arlo edo -azpiarlo bereko edo 22.1 artikuluan aurreikusitako beste edozein elkartzetako lanpostuetan izandako esperientzia; lanpostuaren maila, hala badagokio; prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak; antzinatasuna; lanpostuan jarraitzea; beste merezimendu batzuk ere, baldin eta lanpostuan jarduteko betekizuna izan gabe lanpostuen zerrendan edo 25. artikuluak aipatzen duen enplegu publikoaren kudeaketarako tresna osagarrietan agertzen badira, eta deialdiko lanpostuan egin beharreko eginkizun eta atazekin zuzeneko lotura badute; titulazio akademikoak; hizkuntzen ezagutza edo irakasjarduera edo ikerketa-jarduera.
Era berean, lan-bizitza, bizitza pertsonala eta familia-bizitza uztartzearekin zerikusia duten inguruabarrak ere balioetsi ahal izango dira, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan.
134. artikulua.— Falta oso astunak
Hauek dira falta oso astunak:
[1097]b) Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduketak: arraza-edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, sexu-garapena, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; bai eta jazarpena ere, haren arrazoia denean: arraza-edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena edo sexu-garapena, eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.
[1098]u) Edozein motatako indarkeria edo abusua (arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, sexu-garapena, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial) jasan duten pertsonei benetako arreta edo laguntza emateari uko egitea.