[…]
Gainera, tributu-kenkari berriak ezartzen dira aipatutako zergan, testuliburuak erosteko eta hizkuntzak ikasteko gastuengatik, adingabeak kobratu gabe familian hartzeagatik, 65 urtetik gorakoen eta/edo ezgaituen harrera ordaindu gabeagatik eta 36 urtetik beherakoen ohiko etxebizitza alokatzeagatik.
[…]
3. artikulua.— Testuliburuak eskuratzeko eta hizkuntzak ikasteko gastuengatiko kenkariak
1. Kenkari hauek ezartzen dira testuliburuak eskuratzeko eta hizkuntzak ikasteko gastuengatik:
b) Zergadunek zergaldian zehar seme-alabek edo ondorengoek jasotako hizkuntza-irakaskuntzagatik ordaindutako zenbatekoen % 15 kendu ahal izango dute, eskolaz kanpoko jarduera gisa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.3 eta 4. artikuluetan edo lege organiko hori ordezten duen arauan aipatutako oinarrizko hezkuntzari dagozkion etapetan.