2. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipio gidariak
Hauek dira administrazio-jardunaren printzipio gidariak haurren eta nerabeen babes juridikoaren arloan:
b) Diskriminaziorik ez egitea jaiotzagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik, jatorri nazional, etniko edo sozialagatik, hizkuntzagatik, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialagatik, sexu-orientazioagatik, genero-identitate eta -adierazpenagatik, egoera ekonomiko edo sozialagatik, edo adingabeari edo haren familiari eragiten dion beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik.
13. artikulua.—Osasuna babesteko askatasuna
2. Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoko Administrazioak adingabeen osasuna babestu eta sustatzeko eta haiei osasun-arreta emateko eskubidea bermatuko du, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera, bereziki honako hauei dagokienez:
b) Beren osasunari buruzko informazioa jasotzea, eta, bereziki, haiek jasaten dituzten prozedura medikoei buruzkoa, adinaren, heldutasunaren eta egoera psikologikoaren araberako hizkeran. Era berean, adingabearen baimena lortu beharko da, indarrean dagoen legerian jasotako baldintzetan.
17. artikulua.— Gizarteratzeko eskubidea
2. Administrazio publikoek bermatuko dute Autonomia Erkidegoko lurraldean dauden adingabe atzerritarrek, beren legezko egoera edozein dela ere, eskubidea izango dutela baliabide eta zerbitzu publikoak izateko, betiere gizartean, hizkuntzan eta kulturan erabat integratze aldera, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera.