Hizkeraren nahasmenduekin lotutako prebentziora, ebaluaziora eta esku-hartzera bideratutako jarduera duela berrogeita hamar urte baino gehiagotatik aitortzen da leku guztietan. Kataluniaren eremuan, hizkuntza-arazoen errehabilitazioari emandako arretak tradizio sustraitua eta ospetsua izan du. Logopedia, Espainiako estatuan, Bartzelonan hasi zen, haur gorren arreta medikoari eta hezkuntza-arretari lotuta, eta, ondoren, komunikazioaren beste patologia batzuetara zabaldu zen. Hortaz, gizarte-beharrizanei erantzuten dien eta Kataluniako bizitza kolektiboan modu nabarmenean parte hartzen duen lanbide baten aurrean gaude.
Laugarren xedapen iragankorra
Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Kataluniako Logopeden Elkargoan sartu ahal dira hizketaren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten profesionalak, jarraian zehaztuko diren kasuetako batean badaude:
a) Logopediaren arloan gutxienez hiru urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:
Hizketaren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa.
Hizketaren eta entzumenaren nahasmenduen espezialitateko diploma, Espainiako estatuko unibertsitateetako edozeinek luzatua.
Hizketaren patologiako espezialitateko diploma, Santa Creu i Sant Pau ospitaleko Patologia Eskolak luzatua.