[…]
Bartzelonak xxi. mendeko erronkak onartzen ditu, eta gutun hau behar du erronkoi aurre egiteko. Kalitateak, eskakizun zibiko gisa, udal-zerbitzuen hobekuntza eraginkorra ekarri behar du, arlo guztietan, guztientzat, sexu, adin, hizkuntza, jatorri edo erlijioagatiko salbuespenik eta diskriminaziorik egin gabe. Usadioek, Gutunaren lehenengo aurrekariak direnek, ezarri zuten xiii. mendean Bartzelonan ez zitzaiola inori aurpegiratuko haren erlijioa, eta akusatu guztiek defendatua izateko eskubidea zutela. Guztiek hiriaz harro sentitu beharko lukete: zortasun hori onartu behar dute Bartzelona ohoratu eta hobetu nahi dutenek.
[…]
4. artikulua
1. Katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, Bartzelonako Udaleko hizkuntza ere bada.
2. Bartzelonako Udalak katalanaren eta gaztelaniaren erabilera bermatu beharko du, Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruaren barruan. Udalak aukera eman behar du hizkuntza-gutxiengoetako kide diren herritarrei arreta emateko.
3. Bartzelonako Udalak katalanaren erabilera normalizatu behar du bere eskumenen eremuan.
4. Bartzelonako Udalak katalanaren erabilera sustatu behar du nazioarteko harremanen eremuan, munduko esparruan eleaniztasuna eta kultura-aniztasuna sustatzeko eta indartzeko.