3. artikulua.— Eginkizunak[1194]
1. Honako hauek dira Kultura Enpresen Kataluniako Institutuaren eginkizunak:
e) Talentua, berrikuntza, eta estetika berrien eta lengoaia berrien kalitateko eskaintzen ikerketa sustatzea.
g) Kulturaren barne-kontsumoa bultzatzea, zirkuitu nazionalak sustatuz, eta kultura-produktuak estatuko eta nazioarteko zirkuituetan esportatzen laguntzea, batez ere katalanez edo Arango okzitanieraz adierazitako zirkuituetan, eta kanpoan kultura-enpresak eta -sortzaileak egotea sustatzea.
n) Katalana eta Kataluniako kultura eta Arango hizkuntza eta kultura okzitaniarrak sustatzeko araudia betetzen dela zaintzea.
3. Kultura Enpresen Kataluniako Institutuak, 2.d apartatuan ezarritako sustapen-ekintzak aplikatuz, publizitate-, lehia- eta objektibotasun-irizpideak bete behar ditu, eta Europar Batasuneko araudia bete behar du enpresentzako laguntza publikoen arloan, bai eta Katalunian hizkuntzaren arloan indarrean dagoen lege-esparrua ere.
5. artikulua.— Kontseilu Nagusia
1. Kultura Enpresen Kataluniako Institutuaren Kontseilu Nagusiak 25 kide izango ditu, gehienez ere, erregelamendu bidez zehaztutako osaeraren arabera, honako irizpide hauek betez:
c) [1195] Kontseiluko kideek, gutxienez, honako hauek ordezkatu beharko dituzte: kultura, hizkuntza, industria, merkataritza, ekonomia, teknologia berri, irrati-difusio eta telebista gaietan eskumena duten sailak; Kulturaren eta Arteen Kontseilu Nazionala; Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioa; toki-erakundeak ordezkatzen dituzten erakundeak, eta sorkuntzaren eta kultura-enpresen sektoreak ordezkatzen dituzten antolakundeak, langileenak barne.