[…]
III. kapituluak ganberen eginkizun eta ekintza instrumentalak definitzen ditu. Horien artean, bereziki aipatu behar da […] hizkuntza-normalizazioa.
[…]
2. artikulua.— Izaera eta araubide juridikoa
3. Merkataritza, industria eta nabigazioko ganbera ofizialei buruz indarrean dagoen legeriak, lege honek eta lege hau garatzen duten arauek, eta kasuan kasuko barne-araubideko erregelamenduek xedatzen dutenaren arabera arautzen dira ganberak; araudi horiek osoko bilkurak proposatu behar dizkio tutoretza-organoari, eta organo horrek alda ditzake. Barne-araubideko erregelamenduan jaso behar dira osoko bilkuraren egitura, batzorde betearazleko kideen kopurua eta hautatzeko modua, katalanaren erabileraren erregulazioa eta, oro har, ganberen barne-funtzionamendurako arauak.
11. artikulua.— Eginkizunak
1. Ganberek eginkizun hauek dituzte:
l) Merkataritzaren, industriaren eta nabigazioaren eremuan hizkuntza-normalizazioa sustatzea.